Trihalometano

Trihalometano
Konposizioakarbono, hidrogeno eta halogeno
Motaorganohalogen compound (en) Itzuli eta halomethane (en) Itzuli
Identifikatzaileak
MeSHD022882

Trihalometano esaten zaie CHX3 formula duten metanoaren deribatu trihalogenatuei, hots, metanoaren lau hidrogeno atomoetako hiru halogeno batez ordezkatuta dituztenei. Hiru halogeno-atomoak klase berekoak badira haloformo esaten zaie; adibidez, HCI3 iodoformoa da, HCBr3 bromoformoa eta HCCl3 kloroformoa[1].

Disolbatzaile edo hozgarri gisa usatzen dira. Halaber ingurugiro-poluitzaileak dira eta asko kartzinogenotzat jotzen dira.

Trihalometaboak naturalki ere sor daitezke. Alga batzuk esaterako kloroformoa ekoizten dute. Ura edateko modukoa izateko kloratzen denean kloroak materia organikoarekin erreakzionatzen du triahalometanoak sortuaz. Kartzinogeno potentziala badira ere, Munduko Osasun Erakundeak ura tratatzeak ekar lezakeen kaltea tratatu gabea edatea ekarriko zukeena baino askoz txikiagoa dela kontsideratzen du eta ez du kaltegarritzat jotzen. MOEren arabera, ur tratatua 70 urtez jarrian kontsumitzearen ondorioz minbizia garatzeko aukera 100.000 biztanleko 1ekoa da[2].

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
  2. «Capítulo» tierra.rediris.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy